XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GALDERAK.8.1.- Adierazi Oersted-en saiakuntza zein eta nolakoa den.
8.2.- Eroale elektriko batean korrontea dagoen ala ez, nola frogatuko zenuke eroalea ukitu gabe?.
8.3.- Zer da fluxu magnetikoa?.
8.4.- Eroale zuzen bateko korronteak sortutako eremu magnetikoaren indukzio-lerroak marraztu.
8.5.- Espira batek eta solenoide batek sortutako eremu magnetikoaren indukzio-lerroak marraztu.
8.6.- Zein da solenoidea eta elektroimanaren arteko diferentzia?.
8.7.- Adierazi ezkerreko eskuaren araua.
8.8.- Elektroi bat espazioan desbideratu gabe zuzen desplazatzen bada, espazio horretan ba al dago eremu magnetikorik? Zergatik?.